dual

Hasierako Lanbide-Heziketaren helburuen artean ikaslea jarduera profesional batean prestatzea dago, euren garapen pertsonala lagunduz eta ondasun eta zerbitzuen sektoreen beharrei erantzutea ere. Urte hauetan ematen hari den krisi ekonomikoaren testuinguruan, Europar Batasuneko kide diren herrialdeak, alternantzia erregimeneko lanbide-heziketaren bidez gazteen langabezia larriak konpontzeko ekintza ugari egiten hari dira, baita lanbide heziketa bultzatzeko neurriak sustatu ere, gazte irakaskuntza-ikaskuntza prozesua enpresan lana eta ikaskuntzarekin konbinatuz.

HELBURUAK

Programaren helburua gazteak Lanbide Heziketa titulua lor dezatela da, enpresan zein lanean konpartituta ematen den heziketa prozesua baten bidez.

Heziketa zentroari osagarri diren konpetentzien (lantaldea, ardura…) garapena, enpresaren eguneroko funtzionamendua ezagutu eta lanbide bat gauzatzeko ezaguera, trebetasuna eta gaitasunak lortu eta enpresaren behar espezifikoei (izan daitezkeen espezializazioei) erantzun. Zentroan lortutako konpetentzien eta lan munduan behar diren komenentzien arteko desoreka txikiagotu.

Gazteak lan mundura hurbiltzeko eta barneratzeko konponbideak bilatu. Gazteen sarrera lan merkatura aurreratu, jarduera tasa hobetuz eta heziketa eta lanaren arteko lotura irudikatzen lagunduz.

Lan merkatuan eskaintza eta eskariaren arteko egokitzapena sustatuz, gazteei baliabide ekonomikoak izaten laguntzen die, aldi berean kualifikazio profesionala eta frogatutako lan esperientzia lortuz.

Heziketa zentroa eta enpresen arteko hurbilketa ahalbideratu, edukieren eta metodo pedagogikoen berrikuntza sustatuz.

PROGRAMAREN MODUAK

Alternantzia erregimeneko heziketa dualeko programak prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratu motan oinarrituko dira. Oro har, proiektuak prestakuntza zentroan lehenengo prestakuntza-ikastaro bat eta bigarren prestakuntza-zentro eta enpresa arteko alternantzia erregimenean ikastaro bat ematean datza. Alternantzia epea luzeagoko iraupena duten proiektuak ere aurkeztu daitezke, enpresak edo produkzio sektore jakinak behar dituzten espezializazio heziketak barneratzen dituztenak. Alternantzia iraupena urtebeteko epea gainditzen dituzten proiektu horiek Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak erabakitako eta baimendutako ereduak bete behar dituzte.

ZENTROAN ETA ENPRESAN HEZIKETA

Alternantzia erregimeneko Heziketa dualeko programa Euskal Autonomia Erkidegoko zentro pribatu eta publikoei zuzenduta dago, beti ere 16 eta 30 urte bitarteko gazteak Lanbide Heziketan matrikulatuta baldin badituzte, ikasleak heuren heziketa alternantzia erregimenean egin dezaketenean enpresa eta zentroan.

Alternantzia erregimeneko Heziketa duala enpresa eta heziketa zentroen arteko partaidetzaz garatuko da, enpresak lanlekuak, instalazioak edo guztiz edo neurri batean modulu profesionala edo heziketa moduluak irakasteko adituak heziketa zentroei lagatuz.

Heziketa zentroan formazio jarduera legez dagozkion espezialitate edo tituluak ezarritako irakasleak emana izango da. Enpresa lanlekuak, instalazioak eta pertsona adituak eman ahal dizkio heziketa bertan garatu dadin.

Ikasleak enpresan egindako lana estuki erlazionaturik egon behar du heziketa zikloko perfil profesionalarekin eta programatutako espezialitateekin, horrela emaitza produktiboaz gain enpresan egindako lanak heziketa erraztea dauka, azken batez, tituluari berezko diren konpetentziaz lortuz gain, espezializazioarenak ere eta baita pertsonalak eta giza konpetentziak lortuko ditu.

Zentroan emandako heziketak gutxienez bete behar ditu modulu bakoitzari tituluaren sorreran Errege Dekretuak ezarritako orduak, eta ezin izango ditu gainditu modulu bakoitzerako Euskal Autonomi Erkidegoak curriculumean Dekretu bidez ezarritako orduak .

Heziketa eta ikaskuntzarako kontratu batean oinarritutako programa batean parte hartzen duen ikasle oro Lan Zentroan Heziketa (LZH) modulua guztiz edo neurri batean egitetik salbuetsia izango da. Guztiz libre izateko, kontratuaren iraupena gutxienez urte betekoa izan behar du. Proiektu modulua, kasu honetan, enpresaren lan testuinguruan egin daiteke.