ALMI Ikasketa Zentroa zentro pribatua, kontzertatua eta Heziketa, Linguistika eta Kultura Sailak LH ikasketak emateko homologatua da, administrazio, informatika eta zaintza arloetan.
Formazioa heziketa sistematik datozen ikasleei zein birziklatu edo langabezian dauden aktibo diren pertsonei eskainia da. Lan merkatuaren beharren arabera Hezkuntza eskaintzaren moldaketa eta inguru giza-ekonomikoarekiko konpromezua mantentzea daude gure Zentroaren Misio eta Bisioetan baturik.

ALMI 1939.urtean hasi zuen bere jarduera administrari eta idazkari prestakuntza ez arautua emanez, Bilboko Gran Vía kalean zuela egoitza. 50. hamarkadan Plaza del Ensanchera mugitu zen. 1970. Urtean, Lanbide Heziketaren sortzearekin batera, ALMI-k 33 itunpeko ikasgela eta 1300 ikasle arte eduki zituen.
Lanbide Heziketaren erreformak eta Lehen Graduaren desagerpenak ikasgela eta ikasle askoren murrizketa ekarri zituzten.

2003.ean ALMI oraingoko tokira mugitu zen, LH-n ardura jarraituz, PCPI kudeaketa ikazketaz gain. Gaur egungo itunpeko ikasgelen kopurua 14 da, eta gutxi gora behera Lanbide Heziketako 300 ikasle daude, zeinei batu behar zaie aktibo diren langile zein langabetuen ikazketetako ikasleen kopurua.
2008.urteko Uztailean elkartea SAL bihurtu zen, langileak direlarik beren jabe.