.

Gure enpresaren hainbat ekintzen artean, Gaitasun Profesional ikastaroak ematen ditugu Lanbiderekin batera Heziketa eta Lan-Mundura Sartzeko Plan Nazionalaren pean. Ikastaro hauek egiteko informatika, osasun eta administrazio-adarraren barruan langabetuentzako dira. Lankidetza horren barruan, eta jasotako prestakuntza hobetzeko, ikasleek Lantokian Praktikak egin ahal dituzte. Praktika horietan, ikasleak ez du ezarritako ordainsari, lan harreman edo loturarik enpresarekin. Almi Ikasketa Zentroa da LANBIDErekin beharrezko kudeaketaz eta enpresari dagokion aholkularitza zatiaz arduratzen dena.