Zentro homologoen elkarte hau helburu handi samarra batekin jaio zen: teknologia eta metodologia aktiboak hezkuntzaren eta ikasleen zerbitzura erabiltzea. Kezka hauekin, Scola Profissional de Serviços de Cidenai (Santo Tirso), Eleousa Ioanninako Bigarren Hezkuntzako (Eleousa), Liceo Scientifico Statale “Pietro Paleocapa” (Rovigo) eta ALMI Ikasketa Zentroarekin (Bilbo) batu gara. Laurok zentro bakoitzaren jardunbide egokiak trukatzea bilatuko dugu helburu komun hori bilatzeko.
Proiektuak bi urteko iraupena izango du eta bertan, parte hartzen duten zentro guztietako ikasleekin batera, hezkuntza proiektu berritzaile bat burutuko dugu: robot didaktiko bat sortzea. Ikasturtean zehar, hainbat irteera egingo dira zentro ezberdinetara, non ikasleek zein irakasle laguntzaileek harrera zentroetara joan beharko dute proiektua elkarrekin garatzeko.
Elkarte hau guztiontzat oso onuragarria izango dela uste dugu eta zentro eta profesional gisa hazten lagunduko gaituela, ERASMUS+-k eskaintzen digun laguntzari esker.